OBRADOREA

Ogi ekologikoa ekoizterako orduan kontuan hartzen dugun lehendabiziko gauza lehengaien kalitatea da: gari mota ezberdinak bilatzen ditugu, ez dugu inolako gehigarririk eransten, ore ama soilik erabiltzen dugu eta ez dugu inondik inora hartzidura prozesua bortxatzen. Bezeroek baldintza hauek onesten dituzte, hortaz gure produktuak belar-denda eta janari denda txikietan bakarrik eskura daitezke.

Lanean hasi aurretik funtsezkoa da irina eta garia ongi aztertzea. Ogi on bat gari on batekin egin daiteke soilik. Horregatik, ogia egiten hasi aurretik irinaren hondakinak, malgutasuna, oreka, proteinak, glutena eta hezetasuna aztertzen ditugu.

ARGAZKIAK

Eskulanginle garen heinean ogiaren prozesu guztian hartzen dugu parte: lehengaien aukeratzean, beuren manipulazioan, ontzikiratzean eta azkenik produktuen banaketan. Garia garbitzen da lehendabizi gero siloan sartzeko. Ehotze prozesurako granito harriarekin eraikitako errota erabiltzen dugu. Erabiltzen dugun irina beti eho berria da, inolako ezaugarririk galdu ez dezan.

Urteak pasatu ahala baliabide teknikoak hobetu egin dira, baina Argiñarizen ogia beti bezala egiten dugu, eskuz. Horregatik gure ogiak ez dira beti itxuraz berdin-berdinak ateratzen, bakoitzak bere “izakera” berezia baitu. Gure bezeroek ezaugarri hau balioesten dutela ziur gaude, kalitatea perfekzio estetikoaren aurretik jartzen dute eta.